BESTEI ESKER TELEBISTA IKUSI DEZAKEGU
Entzuten eta ikusten diren irudiak zeinu elektriko bihurtu, zeinua igorri eta berriro jatorrizko irudi eta hots bihurtzen duen telekomunikazio sistema bat da telebista. Irratiaren sistemaz gainera, telebistak giza ikusmenaren ezaugarri bat hartzen du kontuan: begiak irudiak ikusi eta tarte txiki batean erretinan gordetzen ditu. Hala, telebistan irudi baten zatiak bata bestearen atzetik jartzen dira pantailan, baina ikusleak denak batera ikusi ahal izateko bezain bizkor (segundoko 25-30 irudi) eta horrek mugimendua ikusarazten du.
Bi osagai oinarrizko ditu telebista sistemak: telebista kamera eta hartzailea. Telebista kamerak irudiak eta hotsak seinale elektriko bihurtzen ditu, eta hariz edo uhin elektromagnetikoz igortzen ditu. Elektroi multzoa hartzailera iristen da, eta pantaila etengabe igarotzen du alde batetik bestera lerro zuzenetan (Europako sistemetan 625 lerro), igortze kamerak objektiboa zeharkatu duen erritmo berean. Ezaugarri horiez gainera, koloretako telebistak hiru seinale igortzen ditu berezita, irudiaren osagai gorri, berde eta urdinei dagozkienak; bestaldean, hartzailearen izpi katodikoenhodiak hiru elektroi sorta ditu, kolore bakoitzeko bana. Kolorezko irudia oinarrizko hiru osagaiak nahastuta lortzen da.
Lehenengo saioak XIX. mendearen bukaeran egin ziren, eta 1884an Paul Nipkow alemaniar zientzialariak sistema mekanikoa erabiliz telebista sistema bat egiteko patentea lortu zuen. 1900-1920 urteetan egin ziren elektronikan aurrerapen handienak. 1926. urtean Ingalaterran John L. Bairdek elektrizitatea zerabilen lehenengo telebista sistema egin zuen. Geroztik, telebista berehala zabaldu zen mundu osoan, batez ere Bigarren Mundu Gerraren ondoren, eta gaur egun komunikabide guztien artean indartsuena eta lasterrena dela esan daiteke
Kamerak irudiak eta hotsak jaso eta seinale elektriko bihurtzen ditu. Seinalea hariz edo uhin elektromagnetikoz igortzen du hartzailera, eta han seinale elektrikoa irudi edo hots bihurtzen da, pantailako izpi katodikoen hodiaren bidez. Koloreetako telebistak hiru seinale elektriko bereizi igortzen ditu, irudiaren osagai gorri, berde eta urdinei dagozkienak; hartzailearen izpi katodikoen hodiak hiru elektroi sorta ditu, kolore bakoitzeko bana. Izpi katodikotik igarotzean oinarrizko hiru osagaiak nahasi eta kolorezko irudia lortzen da. Telebista Munduko Eguna azaroaren 21ean ospatzen da. telebista hitza grekotik dator tele grekoz ( distantzia ) da. Batzuetan telebista laburtuan TV deitzen dute. XX.mendearen bukaeratik non telebista bandera teknologiko bihurtzen da herrialde eta nazio bakoitzak, bere sitema pribatua TV du. eurovision izan zen 1953. sortu zen europako hainbat herrialdetan TV sistema mikrouhin-loturak erabili zituzten.
telebista motak:
- telebista txuri-beltza
-coloredun telebista
-IP telebista
-3 dimentsioko telebista
-LED telebista